You Are Viewing

Category Archives: Prentsan

MUNDOPÁN-EK 150 LANPOSTU INGURU SORTU DITU AZKEN HAMAR URTEETAN FRANKIZIA-SAREARI ESKER.

Egunero etxean ogia entregatzean espezializatuta dagoen negozioak, frankizia-sareen bidez autoenplegua eta ekintzailetza bultzatzeaz gain, 150 lanpostu baino gehiago sortu ditu azken hamar urteetan. Izan ere, ordezkaritza batzuk bizpahiru langilerekin hasi eta merkatuan finkatzean hamar langile arte laneratzen dituzte, erdietsi ahi duten bezero-kopuruaren arabera.

PDF

MUNDOPÁN-EK KATALUNIAKO 120 HERRI BAINO GEHIAGOTAN BANATZEN DU OGIA EGUNERO ETA ORAIN EREMU HORI ZABALDU DU BARTZELONAN.

Mundopán-ek, egunero etxean ogia entregatzean espezializatuta dagoen negozioak, Kataluniako 120 herri baino gehiagotan eman du zerbitzua orain arte, eta hemendik aurrera Bartzelonako beste 15 herritan ere banatuko du. Beraz, datozen hilabeteetan honako herri hauetako biztanleek ere jaso ahal izango dute ogia etxean: Vacarisses, Can Serra (Colonia Gall eta La Coma), El Mas Estarros, Monistrol de Montserrat, Rellinars, Castellbell i el Villar, Sant Cristofol, Castellgali, Sant Vicent de Castellet, La Balconada, el Pont de Vilomara, El Calvet, Sant Salvador de Guardiola, Manresa eta S. Joan de Vilatorrada. Herri horietako biztanleek ogia etxean jasotzeak dituen abantailez gozatuko dute. Eta ez dira erne ibili beharko, ogi-ontzi termikoa izango baitute etxearen kanpoaldean eta bertan utziko da ogia.

PDF

MUNDOPÁN KASU ARRAKASTATSU BATEN PROTAGONISTA DA BERRIZ ERE. FRANQUICIAS AL DÍA WEBGUNE ESPEZIALIZATUAN ELKARRIZKETA EGIN DIETE GRAN CANARIAKO KIDEEI, 3 URTEZ JARDUN ONDOREN BALANTZE POSITIBOA EGITEN DUTENAK.

Duela hiru urte, Lidiak eta Antoniok aukera bikaina ikusi zuten Mundopán-en. Denbora gutxi behar izan zuten erabakia hartu eta ibilbide honi ekiteko. Gaur egun, esklusiboa da Gran Canarian eta egunero 500 familia baino gehiagok jasotzen dute ogia etxean egunero.

PDF

MUNDOPÁN-EK BERE GIZARTE ERANTZUKIZUNEKO PLANA SENDOTZEN DU

Mundopán-en helburuetako bat enplegua bultzatzea da. Hori dela eta, inbertsio txikia behar duten autoenpleguko negozio-ereduak eskaintzeaz gain, helburu horri heltzen dioten irabazi-asmorik gabeko erakunde ugarirekin lan egiten du, adibidez, Acción Contra el Hambre. Erakunde horren Proyecto Vives izenekoak xede hori du, hain zuzen ere: laneratzea eta gizarteratzea.

Descargue aquí la noticia en PDF

Mundopán-ek Granadako 13 udalerri berritan eskainiko du zerbitzua.

Mundopán-ek, egunero etxean, ogi-ontzi termikoan, ogia entregatzean espezializatuta dagoen negozioak, Granadan eskaintzen duen zerbitzua zabaldu du. Hemendik aurrera, hamahiru udalerri berritan eskainiko du zerbitzua, alegia honako hauetan: Los Pinillos, Cenes de la Vega, Zaidín Vergeles, Huetor Vega, El Barrichuelo, Barrio de la Vega, Monachil, Cájar, La Zubia, Gójar, Otura, Alhendin eta Armilla.

Datorren abenduko 15etik aurrera, arestian aipatutako udalerrietako biztanleek etekina atera ahal izango diote Mundopán-ek eskaintzen duen erosotasunari. Probintzia horretan guztiz berria denez, zerbitzua ezagutarazteko, bertako ordezkaritzako langileek katalogoak banatuko dituzte datozen asteetan, eta salduko diren produktuak dastatzeko aukera ere egongo da.

Descargue aquí la noticia en PDF
« Older Posts