You Are Viewing

Erabilera baldintzak

Gure erabilera baldintza
Pribatutasun

politika

Inprimaki hau betetzean, zure onespena ematen diozu zuzendu zaren Mundopán-en frankiziatuari zure datu pertsonaletarako sarbidea izateko eta horiek frankiziatu honen ardurapeko datu-basean sartzeko, deskribatutako lanpostuari lotutako hautaketa-prozesuan parte hartzeko.

Zentzu horretan, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legeko 5. artikuluak xedatutakoa betez, inprimakia bidali zaion frankiziatuak bere ardurapekoa den datu pertsonalen fitxategi horren berri emango du, baita datu horien erabileraren berri eta datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta datuoi aurka egiteko duzun eskubidea erabiltzeko jarraitu behar duzun prozeduraren berri ere.

Lege

oharra

Mundopán-ek konpromisoa hartu du lineako esperientzia sendo eta seguruena ematen dioten pribatutasuna eta garapen teknologia babesteko. Pribatutasun Aitorpen hau Mundopán-en webguneari lotuta dago eta barne hartzen du datuen bilketa eta erabilera. Mundopán-en webgunea erabiltzen duzunean, aitorpen honetan zehazten diren datuen inguruko baldintzak onartzen dituzu.

Informazio pertsonalaren bilketa

Mundopán-ek norbera identifikatzeko erabilitako datuak biltzen ditu, esaterako helbide elektronikoa (e-mail), izena, laneko zein etxeko helbidea edo telefono zenbakia. Halaber, informazio demografiko anonimoa ere biltzen du Mundopán-ek, hau da, pertsona zehatz bati soilik lotzen ez den informazioa, adibidez posta-kodea, sexua, zaletasunak, interesak eta gustukoenak.

Bestalde, zure ordenagailuaren hardware eta softwareari buruzko informazioa ere badago, Mundopán-ek zuzenean biltzen duena. Honako datuak izan daitezke: IP helbidea, Interneten ibiltzeko erabilitako arakatzailea, domeinuen izenak, sarbideko denborak eta horiei dagozkien webguneak. Aipatu informazioa zerbitzua eskaintzeko erabiltzen du Mundopán-ek, zerbitzuaren kalitatea mantentzeko eta Mundopán-en webgunearen erabilerari buruzko estatistika orokorrak garatzeko.

Mesedez, izan gogoan datu pertsonalak zein pribatuak zuzenean Mundopán-ek zure esku jartzen dituen linean komunikatzeko tresna publikoen bitartez hedatzen badituzu, hirugarrenek ere datu horietarako sarbidea izan dezaketela. Oharra: Mundopán-ek ez ditu inoiz irakurtzen linea pribatuan dituzun elkarrizketak.

Mundopán-ek gomendatzen dizu gure webgunetik abiarazita lotzen dituzun beste webguneen pribatutasun aitorpenak irakurtzea, horiek zure datu pertsonalak nola biltzen dituzten ulertzeko eta datuok partekatzen dituzten edo ez jakiteko. Mundopán-ek ez du erantzukizunik izango bere webguneaz edota Mundopán-en webguneen familiaz kanpoko beste edozein pribatutasun aitorpenaren zein edukien gainean.

Informazio pertsonalaren erabilera

Mundopán-ek bere webgunean lan egiteko eta zuk eskatutako zerbitzuak eskaini ahal izateko erabiltzen du zure informazio pertsonala. Halaber, Mundopán-ek bere dendetan edo lotutako dendetan eskuragarri dituen beste produktu eta zerbitzuen berri emateko ere erabiltzen ditu. Bestalde, Mundopán zurekin harremanetan jar daiteke inkesten bitartez, egun eskaintzen ditugun zerbitzuei edota etorkizunean eskain ditzakegunei buruz duzun iritzia ezagutzeko.

Mundopán-ek ez die hirugarren pertsonei bere bezeroen zerrenda saltzen, alokatzen ezta errentan ematen. Noizean behin Mundopán zurekin harremanetan jar daiteke kanpoko negozioetako kideen bitartez, interesgarria gerta dakizukeen eskaintza zehatzen bat proposatzeko. Halako kasuetan, negozio kideari ez zaio zure identifikazio pertsonaleko informazioa (helbide elektronikoa, izena, helbidea, telefonoa) besterentzen. Hala ere, Mundopán-ek datuak parteka ditzake konfiantzazko kideekin, horien laguntza badu estatistikak garatzean, ohiko postak zein posta elektronikoak bidaltzean, bezeroei arreta ematean edota banaketa zein entregarako kudeaketan. Hirugarren pertsona hauek zeharo debekatuta dute identifika zaitzakeen informazio pertsonal hori erabiltzea Mundopán-i zerbitzu horiek eskaintzeko ez bada, eta zure informazioaren konfidentzialtasuna mantendu beharko dute.

Mundopán-ek ez du arraza, erlijioa edo afiliazio politikoa bezalako informazio pribatua hedatzen zure baimen espresik gabe.

Mundopán-en bezeroek Mundopán gunean bisitatzen dituzten orriak eta webguneak arakatzen ditugu, eskaintzen ditugun zerbitzuetatik arrakastatsuenak zeintzuk diren jakite aldera. Datu hauei esker, eduki eta publizitate pertsonalizatuak bistara diezazkiekegu gure Mundopán webguneko bezeroei, haien jarrerarengatik gai zehatz batean interes berezia dutela ondorioztatzen badugu.
Mundopán webguneak, jakinarazi gabe, zure informazio pertsonala hedatuko du soilik legeak hala eskatzen duenean edota fede onez honako hauetarako ezinbesteko informazioa dela dakigunean: (a) legezko ediktuak edo Mundopán zein webgunearen inguruan abiarazitako edozein legezko prozesu osatzeko; (b) Mundopán-en eskubideak eta ondasunak babesteko eta defendatzeko; (c) muturreko baldintzetan jarduteko, Mundopán-eko bezeroen zein bisitarien segurtasuna babeste aldera.

“Cookie-en” erabilera

Mundopán-en webguneak “cookie-ak” erabiltzen ditu zure lehentasunak ezagutu eta horiei esker lineako esperientzia pertsonalizatzeko. Cookie-ak testu-fitxategiak dira, webguneetako zerbitzariek zure disko gogorrean gordetzen dituztenak. Ez dute balio zure ordenagailuan programak abiarazteko edo birus informatikoak hedatzeko. Cookie-ak zuri esleitzen dizkizu zerbitzariak, banaka-banako konexioan, eta horiek igorri dituen domeinuaren zerbitzari kide batek baino ezingo ditu irakurri.

Cookie-en abantaila nagusia da denbora aurrezten dizutela. Beren helburua da web zerbitzariari jakinaraztea web orri zehatz batera itzuli zarela. Adibidez, Mundopán-en webgunea pertsonalizatzen duzunean, edota webgunean harpidetzen zarenean, bidean sortu eta grabatutako cookie-ak aukera ematen dio Mundopán-en webguneari hurrengo bisitetan informazio zehatza berreskuratzeko. Era horretan, zure informazio pertsonala erregistratzeko prozesua errazagoa da, adibidez kobratzeko helbidea, bidalketaren helbidea, eta abar. Mundopán-en webguneko orri berean sartzen zarenean, aurretiaz adierazi duzun informazioa berreskura daiteke cookie-en bitartez, eta webgunea pertsonalizatu baduzu zure aukerak agertuko dira, berriz ere horiek zehaztu beharrik gabe.

Zure esku dago cookie-ak onartzea edo ukatzea. Internet nabigatzaile gehienek automatikoki onartzen dituzte cookie-ak, baina aukera duzu konfigurazioa aldatzeko, hala nahiago baduzu. Cookie-ak ukatzea aukeratzekotan, baliteke Mundopán-ek zein beste edozein webgunek eskaintzen dituzten aukera interaktibo guztiak ezin erabiltzea.

Informazio pertsonalaren segurtasuna

Mundopán-ek zure informazioa babesten du baimenik gabeko sarbide, erabilera eta hedatzeen aurrean. Mundopán-ek zuk webgunean identifikatzeko adierazi duzun informazioa gordetzen du kontrolpeko giro seguruan dauden zerbitzarietan, baimenik gabeko sarbidea, erabilera eta hedapena saihesteko. Informazio pertsonala (esaterako, zure kreditu-txartelaren zenbakia) beste webguneei transmititzen zaien kasuetan, beti protokolo seguruak erabiliko dira, zifratuak, adibidez SSL protokoloa (Secure Sockets Layer).

Aitorpen honen aldaketak

Mundopán-ek Pribatutasun Aitorpen hau aldatu ahalko du, bai konpainiaren bai bezeroen iradokizunak gehitzeko. Mundopán-en noizbehinka aitorpena irakurtzea gomendatzen dizugu, uneoro konpainiak zure informazioa nola babesten duen jakin dezazun.

Harremanetarako informazioa

Mundopán-ek atsegin handiz jasoko ditu Pribatutasun Aitorpen honen inguruan izan ditzakezun iruzkinak. Mundopán Aitorpen honetan xedatutakoarekin bat jarduten ez duela uste baduzu, jar zaitez mesedez konpainiarekin harremanetan, helbide honen bidez: webmaster@virtualrouting.es. Merkataritzako zentzuzko ahalegin osoa egingo dugu lehenbailehen arazoa aurkitzeko eta konpontzeko.