You Are Viewing

Pribatutasun-Politika

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta horren garapen-araudian ezarritakoa betez, jakinarazten dizuegu frankiziaren produktu zein zerbitzuen gaineko informazioa eskatzeko harremanetarako inprimakiak betetzean eman dizkiguzuen datuak fitxategi batean gehituko direla, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan behar bezala inskribatuta. Mundopan Artesanal S.L. (aurrerantzean Mundopan) da fitxategi horren titularra.

Izartxoa (*) duten eremu guztiak nahitaez bete behar dira. Beraz, horietako baten bat betetzen ez bada, eskaera baztertuko da.

Datu pertsonalak biltzearen helburua

  • Honako helburu hauekin biltzen eta tratatzen ditugu jakinarazi dizkiguzun datu pertsonalak:
  • Mundopan webgunea erabiltzean zuk eskatutako zerbitzuak aurki ditzazun.
  • Mundopan-ek eta bere frankiziek eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa emateko.
  • Inkestak bidaltzeko, egun eskaintzen ditugun edo etorkizunean eskaini genitzakeen zerbitzuen gainean duzun iritzia jakite aldera.
  • Erabiltzaileei laguntza ematea, haien harpidetzak kudeatzea eta eskaera, galdera zein iruzkinei erantzutea.
  • Erabiltzaileak zerbitzu batera harpidetzea, alta egitea edo hura erabiltzen hastea erabakitzen duenean, hura kudeatzea, administratzea, ematea, zabaltzea eta hobetzea.
  • Bisiten eta erabiltzaileek erabiltzen dituzten zerbitzuen azterketa kuantitatibo eta kualitatiboa egitea, Mundopan-en zerbitzu propioekin zerikusia duten beste zerbitzu batzuk diseinatzeko.
  • Aurrez aurreko ekitaldien, programen, inkesten, lehiaketen, zozketen eta bestelako eskaintza eta promozioen berri emateko, eta horietan guztietan parte-hartzea administratzeko.

Bitarteko tradizionalak zein elektronikoak (SMS, telefono deia, mezu elektronikoa) erabiliz, Mundopan-ek eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazio tekniko, operatibo eta komertziala bidaltzeko.
Jakinarazpen komertzial guztietan aukera emango zaio erabiltzaileari harpidetza uzteko. Horretarako, gure mezu elektronikoen amaieran ageri den JAKINARAZPEN KOMERTZIALAK JASOTZEARI UTZI estekan sakatu behar du, edo idatziz jakinarazi beharko digu helbide honetara mezua bidalita: comunicacion@mundopan.es

Erabiltzaileen datu pertsonalen lagapena hirugarrenei

Erabiltzaileak gure zerbitzuak probatu nahi baditu, Mundopan Artesanal S.L.-k bere datuak lagako dizkio gune geografiko horretan dagoen Mundopan sistemako frankiziadunari, erabiltzailearen eskaerari erantzuteko.

Mundopan-ek hirugarren enpresa edo profesionalei laga ahal izango dizkie erabiltzailearen datuak, eta haiek arduratuko dira datuon azterketa estatistikoa egiteaz, ohiko postak zein elektronikoak bidaltzeaz, bezeroari arreta emateaz eta salgaiak banatu edo entregatzeaz.

Mundopan-ek beharrezkoak diren kontratuak sinatuko ditu datuak atzitu ahal dituzten enpresa edo profesionalekin, datuen pribatutasuna eta konfidentzialtasuna bermatze aldera.

Segurtasuna

Mundopan-ek metodo administratibo, funtzional, tekniko eta fisikoak erabiltzen ditu biltzen eta tratatzen ditugun datu pertsonalak babesteko. Gure segurtasun-kontrolei esker, datuen konfidentzialtasun, osotasun eta eskuragarritasun maila egokiak mantentzen ditugu. Aldian-aldian probak egingo ditugu gure webgunean, datuen zentroetan, sistemetan eta bestelako aktiboetan, segurtasunaren aldetik ahultasunen bat duten ikusteko. Informazio pertsonala (adibidez, kreditu-txartel zenbakia) beste webgune batzuetara transmititzen bada, kodetutako protokoloak erabiliko dira hura babesteko, esaterako, SSL protokoloa (Secure Sockets Layer).

Mundopan-ek hitzematen du datu pertsonalak babesteko eta gordetzeko duen obligazioa beteko duela, eta behar diren neurriak hartuko ditu datu horiek aldatu, galdu, baimenik gabe tratatu zein atzitu ez daitezen. Horretarako, teknologiaren egoera egiaztatuko du aldi oro.

Erabiltzaileen eskubideak

Erabiltzaileak edo bera ordezkatzen duen pertsonak nahi duenean erabili ahal izango du datuak atzitzeko, zuzentzeko, aurka egiteko eta ezerezteko eskubidea. Horretarako, idatziz zuzendu behar da MundoPan Artesanal S.L. Calle de Severo Ochoa 4 nave 13 – 28522 – Rivas Vaciamadrid (Madril) helbidera, edo mezu elektronikoa bidali behar du helbide honetara: comunicacion@mundopan.es

Idazkiak datu hauek izan behar ditu: Datuen titularraren izen-abizenak, helbidea (jakinarazpenak jasotzeko) NANaren edo bestelako nortasun-agiri baten fotokopia eta zehazki zer eskatzen den.