2014ko abenduaren 13ko 1169/2011 Araudiaren (EB) II. Eranskinean ezarritakoaren arabera, alergia edo elikadura-intolerantzia bat duten pertsonei eragin diezaieketen substantzia guztien zerrenda prestatu da.
Aipatutako araudian jasotzen diren 14 alergenoak honako hauek dira:
- Glutena duten zerealak, hau da: garia, zekalea, garagarra, oloa, espelta, kamuta edo horien barietate hibridoak nahiz horietatik eratorritako produktuak, honako hauek izan ezik:
a) gariarekin prestatutako glukosa-jarabeak, destrosa barne;
b) gariarekin prestatutako maltodextrinak;
c) garagarrarekin prestatutako glukosa-jarabeak;
d) alkohola destilatzeko erabiltzen diren zerealak, nekazal produktuetatik sortutako alkohol etilikoa barne. - Krustazeoak eta krustazeoekin prestatutako produktuak.
- Arrautzak eta arrautzekin prestatutako produktuak.
- Arrainak eta arrainekin prestatutako produktuak, honako hauek izan ezik:
a) arrain-gelatina, bitaminak sendotzeko edo karotenoide prestakinetan erabiltzen dena;
b) arrain-gelatina edo iktiokola, garagardoak eta ardoak iragazteko erabiltzen dena. - Kakahueteak eta kakahueteekin prestatutako produktuak.
- Soja eta sojarekin prestatutako produktuak, honako hauek izan ezik:
a) soja-hazien olioa eta koipea, erabat finduta badaude;
b) tokoferol natural nahastuak (E306), d-alfa tokoferol naturala, d-alfa tokoferol natural azetato eratorriak eta d-alfa tokoferol natural suzinatoa, sojatik eratorriak;
c) soja landare-oliotik eratorritako fitosterolak eta fitosterol esterrak;
d) soja-hazi olioko fitosteroletatik eratorritako fitosterol esterrak. - Esnea eta esnekiak (laktosa barne), honako hauek izan ezik:
d) alkohola destilatzeko erabiltzen den esne-gazura, nekazal produktuetatik sortutako alkohol etilikoa barne.
b) laktitola. - Oskoldun fruituak, hau da: arbendolak, hurrak, intxaurrak, anakardoak, pakanak (edo intxaur amerikarrak), Brasilgo intxaurrak, pistatxoak, makadamia edo Australiako intxaurrak eta horietatik eratorritako produktuak, edari alkoholikoak destilatzeko erabiltzen diren oskoldun fruituak izan ezik, nekazaritzako jatorria duen alkohol etilikoa barne.
- Apioa eta eratorritako produktuak.
- Ziapea eta eratorritako produktuak.
- Sesamo-haziak eta sesamo-haziekin prestatutako produktuak.
- Sufre dioxidoa eta sulfitoak, 10 mg/kg edo 10 mg/litro baino gehiagoko kontzentrazioetan SO2 osoaren guztizko kopurua aintzat hartuta, kontsumorako prest dauden produktuetan edo fabrikatzaileak adierazitako eran berriz eratutako produktuetan.
- Eskuzuriak/Eskuhoriak eta eskuzuriekin/eskuhoriekin prestatutako produktuak.
- Moluskuak eta moluskuekin prestatutako produktuak.