You Are Viewing

Alergenoei buruzko

2014ko abenduaren 13ko 1169/2011 Araudiaren (EB) II. Eranskinean ezarritakoaren arabera, alergia edo elikadura-intolerantzia bat duten pertsonei eragin diezaieketen substantzia guztien zerrenda prestatu da.

Aipatutako araudian jasotzen diren 14 alergenoak honako hauek dira:

  1. Glutena duten zerealak, hau da: garia, zekalea, garagarra, oloa, espelta, kamuta edo horien barietate hibridoak nahiz horietatik eratorritako produktuak, honako hauek izan ezik:
    a) gariarekin prestatutako glukosa-jarabeak, destrosa barne;
    b) gariarekin prestatutako maltodextrinak;
    c) garagarrarekin prestatutako glukosa-jarabeak;
    d) alkohola destilatzeko erabiltzen diren zerealak, nekazal produktuetatik sortutako alkohol etilikoa barne.
  2. Krustazeoak eta krustazeoekin prestatutako produktuak.
  3. Arrautzak eta arrautzekin prestatutako produktuak.
  4. Arrainak eta arrainekin prestatutako produktuak, honako hauek izan ezik:
    a) arrain-gelatina, bitaminak sendotzeko edo karotenoide prestakinetan erabiltzen dena;
    b) arrain-gelatina edo iktiokola, garagardoak eta ardoak iragazteko erabiltzen dena.
  5. Kakahueteak eta kakahueteekin prestatutako produktuak.
  6. Soja eta sojarekin prestatutako produktuak, honako hauek izan ezik:
    a) soja-hazien olioa eta koipea, erabat finduta badaude;
    b) tokoferol natural nahastuak (E306), d-alfa tokoferol naturala, d-alfa tokoferol natural azetato eratorriak eta d-alfa tokoferol natural suzinatoa, sojatik eratorriak;
    c) soja landare-oliotik eratorritako fitosterolak eta fitosterol esterrak;
    d) soja-hazi olioko fitosteroletatik eratorritako fitosterol esterrak.
  7. Esnea eta esnekiak (laktosa barne), honako hauek izan ezik:
    d) alkohola destilatzeko erabiltzen den esne-gazura, nekazal produktuetatik sortutako alkohol etilikoa barne.
    b) laktitola.
  8. Oskoldun fruituak, hau da: arbendolak, hurrak, intxaurrak, anakardoak, pakanak (edo intxaur amerikarrak), Brasilgo intxaurrak, pistatxoak, makadamia edo Australiako intxaurrak eta horietatik eratorritako produktuak, edari alkoholikoak destilatzeko erabiltzen diren oskoldun fruituak izan ezik, nekazaritzako jatorria duen alkohol etilikoa barne.
  9. Apioa eta eratorritako produktuak.
  10. Ziapea eta eratorritako produktuak.
  11. Sesamo-haziak eta sesamo-haziekin prestatutako produktuak.
  12. Sufre dioxidoa eta sulfitoak, 10 mg/kg edo 10 mg/litro baino gehiagoko kontzentrazioetan SO2 osoaren guztizko kopurua aintzat hartuta, kontsumorako prest dauden produktuetan edo fabrikatzaileak adierazitako eran berriz eratutako produktuetan.
  13. Eskuzuriak/Eskuhoriak eta eskuzuriekin/eskuhoriekin prestatutako produktuak.
  14. Moluskuak eta moluskuekin prestatutako produktuak.