You Are Viewing

FRANKIZIA

IZAN ZAITEZ ZEURE NAGUSIA
Mundopán-ek, egunero etxean ogia entregatzean espezializatuta dagoen negozioa, 300 saltoki baino gehiago ditu egun maila nazionalean, eta egunero milaka familiei zerbitzua ematen die bere frankiziatuei esker.
Talde handi honen parte izan nahi al duzu?
Zure eskualdean frankizia bat ireki nahi al duzu?

NEGOZIO-EREDUA

Mundopán-ek frankizien sistema aukeratu du bere marka maila nazionalean hedatzeko. Horrek esan nahi du enpresa-esperientzia honen arrakastaren parte izan nahi dutenen esku jartzen dituela bere marka eta operazio- eta kudeaketa-sistemak.

Mundopán-ek frankizien atea irekitzen die beren negozioa hasi nahi duten eta jarduera arrakastatsu hau beren eskualdean garatu nahi duten pertsonei. Horretarako, haien esku jartzen ditu bere ezagutzak, beharrezko tresnak eta bezeroekin duen 8 urte baino gehiagoko esperientzia. Fidatu sektoreko marka liderrarekin.

LAN-METODOAK

Frankiziatuak honako abantailak izango ditu, besteak beste: bezeroak erakartzen duen esperientziatik eratorritakoak, operazio-metodo frogatuak aplikatzea, ogi-ontzi termiko patentatuen berezko diseinua, ogi-poltsen diseinu pertsonalizatua, hitzarmenak hornitzaileekin erosketak egiterako orduan, eskala-ekonomiak eta entregak zein kobrantzak kudeatzeko sistema, Kudeaketarako Sistema Informatikoari (SIG, gaztelaniaz) esker, eguneroko negozioaren kudeaketa eraginkorra errazteko.

se_jefe

Ireki zeure negozioa

Izan zaitez etxeetan ogia banatzeko sare liderraren frankiziatua.

[contact-form-7 404 "Not Found"]