Prentsan Archivos - Mundopan
You Are Viewing

Category Archives: Prentsan

Mundopán a domicilio-k beste hiri batzuetan zerbitzua ematen hasi da.

Gune berri horiekin, marka are gehiago zabaldu da Madrilen, Ciudad Realen eta Málagan, eta 2017. urterako hazkunde aurreikuspenak gainditu dira.

Mundopan, egunero etxean ogia banatzen duen enpresa, hiriburuan zerbitzua ematen hasi da aste honetan, zehazki gune hauetan: Mirasierra, Arroyo del Fresno, Fuentelarreyna, Puerta del Hierro, Montecarmelo eta Tres Olivos. Zerbitzu hau Madrilgo erkidegoko hirurogeita hamar hiri baino gehiagotan eskaintzen da jadanik, eta azken hauek ere kontuan izan behar dira hemendik aurrera. Horrez gain, azaroan Mundopan denda berri bi irekiko dira. Lehenak zerbitzua emango du Navalcarnero eta Calypo Fado aldean, eta bigarrenak Alcalá de Henaresen, Camarma de Esteruelasen eta Mecon. Penintsulako erdialde eta hegoaldeari dagokienez, Puertollanoko (Ciudad Real) biztanleek zerbitzuaz gozatzen hasi ziren irailean, eta Málaga probintziako Alhaurín de la Torre, Pinos de Alhaurín eta Torrealqueta hiriek etxean ogia jaso ahal izango dute Mundopan-i eta datozen asteetan hiri horietan zerbitzua ematen hasiko diren lankideei esker. Orain arte, 350 hiri baino gehiagotan ematen zuen zerbitzua. Horiei hiri berri guztiak gehituta, Mundopan sektoreko liderra da. Enpresak 2017. urterako aurreikusitako hazkundea urrian erdietsi zuen.

Descargue aquí la noticia en PDF

Mundopán, uda honetan negozio bat abiarazteko aukerarik freskoena.

Mundopán, etxean ogia banatzen duen enpresa liderra, lehen orrialdean berriz ere.

Oraingoan,  La Opinión de Tenerife egunkariak aurkeztu du ideia berritzaile hau, bertsio digitalaren ekonomia sailean ikus daitekeen erreportaje batean. Bertan, gure markarekin bat egitea zein erraza den eta zenbat abantaila dituen azaltzen da. Horrez gain, Mundopan-en arrakastaren giltzarria zein den argitzen dute, alegia, sekreturik ez izatea.

Bezeroarentzako abantaila ugari ditu,eta oso erosoa da. Hori dela eta, gero eta familia gehiagok nahi dute Mundopan-en ogia etxean jaso.

Ogia eta oinarrizko beste produktu batzuk banatzen dituen frankizia errentagarria.

Descargue aquí la noticia en PDF

 

 

MUNDOPÁN, “PINTXO ARTEAN” JAIO ZEN FRANKIZIA ARRAKASTATSUA

Horrelaxe hasten da Mundopan-i buruzko erreportajea, La voz del Sur. Ogia egunero etxeetan banatzen duen marka liderra nola sortu zen azaltzen da: “lagunartean eta naturaltasunez, ideia bikainak hala etorri ohi dira burura eta halaxe jaio zen Mundopan”. Horrez gain, gaur egun 300 hiri baino gehiagotan jarduten duela eta egunero 17.000 familia baino gehiagori ogia banatzen diela azaltzen da. Oso erraza da Mundopan-ekin bat egitea.

 

Descargue aquí la noticia en PDF

 

 

KASU ARRAKASTATSU BAT, MUNDOPÁN MARTORELL.

2017ko maiatzaren 19an, La Vanguardia egunkariak Mundopán eta zehazki Mundopan-ek Martorell hirian (Bartzelonan) duen ordezkaritza nabarmendu zituen negozio arrakastatsuen artean, “Enpresa Bikaintasuna” ale monografiko berezian.

Martorelleko ordezkaritza izan zen Mundopán taldearekin bat egin zuen lehen frankizietako bat. Harrezkero, eta behin baino gehiagotan hedatu ondoren, 2.000 familia baino gehiagori ematen die zerbitzua 35 hiri baino gehiagotan.

Bestalde, Mundopán etengabe hedatzen jarraitzen du, ohiko ereduekin eta Corner Shop formatu berriarekin. Azken horri esker, katearekin bat egin daiteke sarrerako kosturik Gabe.

Descargue aquí la noticia en PDF

 

MUNDOPÁN-EK 150 LANPOSTU INGURU SORTU DITU AZKEN HAMAR URTEETAN FRANKIZIA-SAREARI ESKER.

Egunero etxean ogia entregatzean espezializatuta dagoen negozioak, frankizia-sareen bidez autoenplegua eta ekintzailetza bultzatzeaz gain, 150 lanpostu baino gehiago sortu ditu azken hamar urteetan. Izan ere, ordezkaritza batzuk bizpahiru langilerekin hasi eta merkatuan finkatzean hamar langile arte laneratzen dituzte, erdietsi ahi duten bezero-kopuruaren arabera.

PDF

MUNDOPÁN-EK KATALUNIAKO 120 HERRI BAINO GEHIAGOTAN BANATZEN DU OGIA EGUNERO ETA ORAIN EREMU HORI ZABALDU DU BARTZELONAN.

Mundopán-ek, egunero etxean ogia entregatzean espezializatuta dagoen negozioak, Kataluniako 120 herri baino gehiagotan eman du zerbitzua orain arte, eta hemendik aurrera Bartzelonako beste 15 herritan ere banatuko du. Beraz, datozen hilabeteetan honako herri hauetako biztanleek ere jaso ahal izango dute ogia etxean: Vacarisses, Can Serra (Colonia Gall eta La Coma), El Mas Estarros, Monistrol de Montserrat, Rellinars, Castellbell i el Villar, Sant Cristofol, Castellgali, Sant Vicent de Castellet, La Balconada, el Pont de Vilomara, El Calvet, Sant Salvador de Guardiola, Manresa eta S. Joan de Vilatorrada. Herri horietako biztanleek ogia etxean jasotzeak dituen abantailez gozatuko dute. Eta ez dira erne ibili beharko, ogi-ontzi termikoa izango baitute etxearen kanpoaldean eta bertan utziko da ogia.

PDF

MUNDOPÁN KASU ARRAKASTATSU BATEN PROTAGONISTA DA BERRIZ ERE. FRANQUICIAS AL DÍA WEBGUNE ESPEZIALIZATUAN ELKARRIZKETA EGIN DIETE GRAN CANARIAKO KIDEEI, 3 URTEZ JARDUN ONDOREN BALANTZE POSITIBOA EGITEN DUTENAK.

Duela hiru urte, Lidiak eta Antoniok aukera bikaina ikusi zuten Mundopán-en. Denbora gutxi behar izan zuten erabakia hartu eta ibilbide honi ekiteko. Gaur egun, esklusiboa da Gran Canarian eta egunero 500 familia baino gehiagok jasotzen dute ogia etxean egunero.

PDF
« Older Posts