You Are Viewing

Category Archives: Prentsan

MUNDOPÁN-EN HELBURUA 2016. URTERAKO: 50 UDALERRI BERRITAN ZERBITZUA ESKAINTZEA.

Mundopán-ek, ogia etxeetan banatzen liderra den enpresak, helburu hau lortu nahi du aurten: 50 udalerri berritan zerbitzua eskaintzea. Oraingo honetan, Corner Shop da benetako protagonista, alegia, enpresak joan den urtean abiarazi zuen eredu berritzailea. Horren bitartez, beren bezeroei zerbitzu osagarria eskaini nahi dieten okindegi tradizionalak sustatzen dira, sektoreko beste enpresengandik bereizteko eta produktua erostean dirua aurrezteko. Eta saltokian ere bai, markak eskalako ekonomiak direla eta lor ditzakeen hitzarmenei esker.

MUNDOPÁN-EK BALANTZE POSITIBOAREKIN ITXI DU URTEA.

Ogia etxeetan banatzen liderra den enpresak aurreikusitakoa eta askoz gehiago lortu du aurten. Zerbitzua 30 udalerri berritara zabaltzeaz gain, bi negozio-eredu berri merkaturatu dira aurten: bata autoenplegua sustatzeko (Express eredua); eta bestea negozio tradizionalen egonkortasuna eta garapena sustatzeko (Mundopán Corner Shop). Halaber, 2015ean zehar, politika sozialari ere bultzada eman dio enpresak, irabazi-asmorik gabeko erakunde handiekin elkarlanean arituz.

Mundopán animaliekin solidarizatu da

Mundopán-ek kanpaina abiarazi du gizarte-sareetan Kordobako APAMA (Sociedad Protectora de Animales Monte Aras) erakundeari laguntza emateko. Enpresak egingo duen hasierako dohainaz gain, jarraitzaileak sustatu nahi dira. Horretarako, ekimen horretara batzen den jarraitzaile-kopuruaren araberako dohaina egingo du.

MUNDOPÁN-EK, ALEGIA ETXEETAN INSTALATUTAKO OGI-ONTZI TERMIKOAN EGUNERO OGIA BANATZEN DUEN ENPRESA ESPEZIALIZATUAK, 10 URTE BETETZEN DITU AURTEN

Egunero etxean ogia banatzen duen enpresak hamar urte betetzen ditu. Gure herrialdean sektore horretan finkatu den lehen frankizia dugu hau. Talde osoaren lanari esker lortu da lidergo hori, izan ere, milaka familiari ematen die zerbitzua enpresaren frankizia-sarearen bitartez. Egun gure herrialdeko 300 udalerri baino gehiagotan banatzen du ogia egunero. Konpainiak hazten jarraitu nahi du, enpresa-eredua etengabe hobetuz. Horri esker, zerbitzu hobea eskainiko die bezeroei, eta aldi berean autoenplegurako aukera bikaina da ekintzaile ugarirentzako, inbertsio eskasa eskatzen baitu.

PDF

MUNDOPÁN-EK ESTALDURA HEDATU DU MADRILGO ERKIDEGOAN

Mundopán-ek, egunero etxeetan ogia banatzeaz arduratzen den Espainiako frankizia-sareak, Madrilgo Erkidegoko banaketa-gunea hedatu du El Escorial eta San Lorenzo de el Escorial udalerrietan, eta aldameneko urbanizazioetan ere bai. Bertako biztanleei zerbitzua ezagutarazte aldera, Guadarramako mendilerroko azokan egongo da Mundopán, ekainaren 5etik 15era egingo dena.

PDF
« Older Posts Newer Posts »