Mundopán-ek ekimen berria jarri du abian bularreko minbiziaren gaineko ikerketak egiteko dirua biltzeko.
Martxoan, emakumearen nazioarteko eguna dela eta, Mundopán-ek ekimen berria jarri du martxan gizarte-sareetan. Horren bidez biltzen duen dirua GEICAM Taldeari emango dio, bularreko minbiziaren gaineko ikerketak egiteko.
2017ko martxoaren 1etik 31ra, egunero etxean, ogi-ontzi termikoan, ogia entregatzean espezializatuta dagoen Mundopán-ek, kanpaina egin du gizarte sareetan dirua biltzeko. Diru hori, enpresak berak egindako ekarpenari gehituta, bularreko minbiziaren gaineko ikerketak egitera zuzenduko da.
Kanpainaren helburua, gaixotasun hori ikertzeak hura prebenitzeko eta tratatzeko duen garrantziaz kontzientziatzea da. Mundopán-ek prozesu horretan lagundu nahi du. Horregatik, irteteko “pistola-tiroa” eman dio kanpaina honi 200 €-ko dohaintzaren bidez. Baina ez hori bakarrik: Facebook-en lortzen duen “atsegin” bakoitzeko, 5 zentimoan areagotuko da kopuru hori. Lortzen den dirua GEICAM fundazioari emango zaio, aurretiaz sinatutako hitzarmenaren arabera.
Descargue aquí la noticia en PDF