BERNALDO DE QUIRÓS GOZOTEGIAK MUNDOPÁN-EN OGIA ETXEETAN BANATZEKO ZERBITZUA ESKAINTZEN DIE BEZEROEI.
Duela zenbait hilabete, El Escorialeko (Madril) gozotegi ospetsu honek Mundopán-en zerbitzua eskaintzen die bere bezeroei, eta arrakasta handia izan du. Jabeetako batek kontatu digu zer dela eta sartu zen Mundopán-en eta zer nolakoa izan den hilabete hauetako balantzea.
“EREDU GUZTIETAN, ENPRESA GUZTIEN OHIKO BILAKAERA DAGOENEAN, HIRUGARREN HILABETETIK AURRERA HASTEN DA NEGOZIOA EGONKORTZEN”. MUNDOFRANQUICIA AHOLKULARITZA-ENPRESA ADITUAK ELKARRIZKETA EGIN DIE GAUR MUNDOPÁN-EKO BAZKIDE SORTZAILEEI.
Berriro ere, frankizietan adituak diren atariek azpimarratu egin dute Mundopán-en ogia etxeetan banatzeko sistemak duen kutsu berritzailea, ogi-ontziaren bitartez. Lehen enpresa da halakorik eskaintzen, eta hamar urte daramatza gure herrialdeko 300 udalerri baino gehiagotan zerbitzua eskaintzen. Merkaturatzen dituzten negozio.eredu desberdinek inbertsio minimoa eskatzen dute. Hori dela eta, aukera bikaina da autoenplegua hautatzen duten ekintzaileentzako.
MUNDOPÁN-EN HELBURUA 2016. URTERAKO: 50 UDALERRI BERRITAN ZERBITZUA ESKAINTZEA.
Mundopán-ek, ogia etxeetan banatzen liderra den enpresak, helburu hau lortu nahi du aurten: 50 udalerri berritan zerbitzua eskaintzea. Oraingo honetan, Corner Shop da benetako protagonista, alegia, enpresak joan den urtean abiarazi zuen eredu berritzailea. Horren bitartez, beren bezeroei zerbitzu osagarria eskaini nahi dieten okindegi tradizionalak sustatzen dira, sektoreko beste enpresengandik bereizteko eta produktua erostean dirua […]
MUNDOPÁN-EK BALANTZE POSITIBOAREKIN ITXI DU URTEA.
Ogia etxeetan banatzen liderra den enpresak aurreikusitakoa eta askoz gehiago lortu du aurten. Zerbitzua 30 udalerri berritara zabaltzeaz gain, bi negozio-eredu berri merkaturatu dira aurten: bata autoenplegua sustatzeko (Express eredua); eta bestea negozio tradizionalen egonkortasuna eta garapena sustatzeko (Mundopán Corner Shop). Halaber, 2015ean zehar, politika sozialari ere bultzada eman dio enpresak, irabazi-asmorik gabeko erakunde handiekin […]
ELKARRIZKETA MUNDOPÁN-I FRANQUICIA2 PROGRAMAN, CAPITAL RADIO IRRATIAN. LOW COST NEGOZIO ARRAKASTATSU BERRIA.
Berriro ere, Mundopán izan zen protagonista, oraingoan Capital Radio irratian, bereziki autoenplegua sustatzera zuzendutako negozio-eredu arrakastatsuari esker.
MUNDOPÁN-EK FRANKIZIA BERRIA IREKI DU CIUDAD REALEN
Mundopán-ek, ogia etxeetan banatzen liderra den enpresak, Gaztela Mantxako sarea handitu du oraingoan, Ciudad Real eta Miguelturran zerbitzua eskaintzen hasita. Ordezkaritza horrek, gainera, saltokia izango du Ronda de Calatrava kalean, enpresaren Corner Shop eredu berritzailearekin.
Mundopán, tu pan a domicilio, orain Alcobendas eta San Sebastián de los Reyes
Mundopán-ek zerbitzua areagotu du Madrilgo Erkidegoan, oraingoan ordezkaritzetako bat hedatuz. Zehazki, orain arte Tres Cantos eta Colmenar Viejo udalerrietan zerbitzua eskaintzen zuena.
Mundopán animaliekin solidarizatu da
Mundopán-ek kanpaina abiarazi du gizarte-sareetan Kordobako APAMA (Sociedad Protectora de Animales Monte Aras) erakundeari laguntza emateko. Enpresak egingo duen hasierako dohainaz gain, jarraitzaileak sustatu nahi dira. Horretarako, ekimen horretara batzen den jarraitzaile-kopuruaren araberako dohaina egingo du.
Hamargarren urteurrena dela eta, 10×10 eskaintza abiarazi du Mundopán-ek.
Mundopán-ek hamar urte bete ditu. Ospatzeko, eskaintza hau abiarazi du, interesa erakusten duten lehen hamar pertsonei aukera ematen diena 1.990 € soilik ordainduta sarean sartzeko. Ekimen honekin, aukera eman nahi zaie ekintzaile berriei beren jarduera jada ezaguna den izena duen markarekin hasteko, autoenplegua sustatuz.
Mundopán-ek Bartzelonako 26 udalerri berritara zabaldu du zerbitzu-eskaintza.
Urriaren 1etik aurrera, Kataluniako probintzia horretako 26 udalerri berritako biztanleek aukera izango dute Mundopán-en eskutik ogia etxean jasotzeko. Gaur egun 80 udalerritan dute aukera hori dagoeneko.