You Are Viewing

Post By: jmostajo_7glk31x0

MUNDOPÁN-EK 11 UDALERRI BERRITARA ZABALDU DU ZERBITZU-ESKAINTZA.

Hedatzeko helburuei helduz, ogia etxeetan banatzen duen enpresa nagusiak halaxe hasi du 2016. urtea, 11 udalerri berrietan zerbitzu berria iragarriz: Griñón, Cubas de la Sagra eta Serranillos del Valle, Madrilgo Erkidegoan; eta California, Canyelles, Sant Miguel de Olérdola, Can Trabal, Vilafranca del Penedés, Moja, La Rapita eta Els Monjós Bartzelona probintzian. Udalerri horietan apiriletik aurrera […]

“EREDU GUZTIETAN, ENPRESA GUZTIEN OHIKO BILAKAERA DAGOENEAN, HIRUGARREN HILABETETIK AURRERA HASTEN DA NEGOZIOA EGONKORTZEN”. MUNDOFRANQUICIA AHOLKULARITZA-ENPRESA ADITUAK ELKARRIZKETA EGIN DIE GAUR MUNDOPÁN-EKO BAZKIDE SORTZAILEEI.

Berriro ere, frankizietan adituak diren atariek azpimarratu egin dute Mundopán-en ogia etxeetan banatzeko sistemak duen kutsu berritzailea, ogi-ontziaren bitartez. Lehen enpresa da halakorik eskaintzen, eta hamar urte daramatza gure herrialdeko 300 udalerri baino gehiagotan zerbitzua eskaintzen. Merkaturatzen dituzten negozio.eredu desberdinek inbertsio minimoa eskatzen dute. Hori dela eta, aukera bikaina da autoenplegua hautatzen duten ekintzaileentzako.

MUNDOPÁN-EN HELBURUA 2016. URTERAKO: 50 UDALERRI BERRITAN ZERBITZUA ESKAINTZEA.

Mundopán-ek, ogia etxeetan banatzen liderra den enpresak, helburu hau lortu nahi du aurten: 50 udalerri berritan zerbitzua eskaintzea. Oraingo honetan, Corner Shop da benetako protagonista, alegia, enpresak joan den urtean abiarazi zuen eredu berritzailea. Horren bitartez, beren bezeroei zerbitzu osagarria eskaini nahi dieten okindegi tradizionalak sustatzen dira, sektoreko beste enpresengandik bereizteko eta produktua erostean dirua […]

MUNDOPÁN-EK BALANTZE POSITIBOAREKIN ITXI DU URTEA.

Ogia etxeetan banatzen liderra den enpresak aurreikusitakoa eta askoz gehiago lortu du aurten. Zerbitzua 30 udalerri berritara zabaltzeaz gain, bi negozio-eredu berri merkaturatu dira aurten: bata autoenplegua sustatzeko (Express eredua); eta bestea negozio tradizionalen egonkortasuna eta garapena sustatzeko (Mundopán Corner Shop). Halaber, 2015ean zehar, politika sozialari ere bultzada eman dio enpresak, irabazi-asmorik gabeko erakunde handiekin […]

Mundopán animaliekin solidarizatu da

Mundopán-ek kanpaina abiarazi du gizarte-sareetan Kordobako APAMA (Sociedad Protectora de Animales Monte Aras) erakundeari laguntza emateko. Enpresak egingo duen hasierako dohainaz gain, jarraitzaileak sustatu nahi dira. Horretarako, ekimen horretara batzen den jarraitzaile-kopuruaren araberako dohaina egingo du.

« Older Posts By ComunicaciónNewer Posts By Comunicación »